| Hiperion Biotech-en iritziz, enpresen aktibo garrantzitsuenak giza kapitala eta kapital intelektuala dira. Horregatik, goi-mailako prestakuntza duen profesional-talde bat dugu, bioteknologia eta enpresarekin loturiko arlo desberdinetan prestakuntza akademikoa eta lanbide-esperientzia duena. Hiperion Biotech-eko taldekideak doktoreak eta lizentziatuak dira Biologian, Farmazian eta Zuzenbidean, eta guztiek enpresa bioteknologikoen zuzendaritza eta administrazioko graduatuondoko tituluak dituzte. |